” Amarru haundi batean harrapatutak “

Naiara GOMES. (ORREAGA Nabar Estatu Pentsamendua-ko kidea.)

Euskal herrian, Nabarran beraz, bizi dugun egoera politiko itxaropentsua aipatzen da maiz. Baina, benetan hori horrela da? Egoera politiko hobe baten aurrean al gaude?

Ikuspuntu independentista batetik ez behintzat. Arazo larri bera izaten jarraitzen dugu. Gu nabartarrok zepoan erori gara bete-betean.

Inperialismoak eta herri honen kolaboratzaileek martxan jarri duten idea politikoak gure eta propiotzat ontzak hartzen ditugu eta amarru haundi horretan harrapatuak gaude, gezur haundi bezain perbertsoan, hain zuzen ere.

Hau da, “indar ekintzarik gabe”, “bide eta itxaropen berriei” zabaltzen omen diegu estrategia atea politiko propiorik gabe, kultura propiorik gabe?Hori bai gauza subrealista. Beraz Frantzia eta Espainiak boterea izanki, euren legalitate barruan pretenditzen dugu gure herriaren independentzia lortzea, gure Estadoa berraktibatzea.

Guziz penagarria eta batere serioa.

Betirako zapaltzailearen estrategia eta eszena politikora pentsatuz gero. Egitura juridiko-politiko propiorik gabe, hau da, okupatu ziguten Estatu propioa berraktibatu ezean jai dugu. Zeren eta parean ditugun bi Estatu menperatzaile eta totalitarioek, eta hauekin batera, herri honen kolaboratzaileek ez baikaituzte aske izaten lagunduko.

Guziz kontrakoa. Menpekotasunera garamatzate betirako inongo ezbairik gabe, behin eta berriz gu guziz desagertarazi arte, atsedenik hartu gabe, gau eta egun, eguneko hogeitalau ordutan.

Politikaren munduan, ez dago Estatu bat non bere menperatzailearen baimenaz independendizatu denik. Hori pentsatzen duena etsaiaren logikatik atera behar da absurdo haundi bat delako.

Indar korrelatibo eta interes guziz kontrajarriak baitira, parean duguna etsaia da. Ez sekula ahaztu, zapaltzen zaituenak ez du inoiz zu askatzeko inongo asmorik. Hori da, hain zuzen ere, logikak eskatzen duena eta are gehiago, egiazko politika munduan.

Zortzirehun urte daramate gu okupatzen, beraien mesedetan mezu inkoherente eta gezurtiak hedatzen gure lurretan. Eta gu, behin eta berriz, inongo estrategiarik gabe, iparra non dugun ez dakigula, gezur horiek irensten ditugu egoera normala eta baketsu batean biziko bagina bezala.

Konstituzio arrotz zapaltzaile baten barruan, ez dago inongo lekurik gure askatasunerako, gure independentziarako, hau da, gurea den Nabar Estatua berraktibatzeko.

Askeak izatekotan gure instituzio barruan izan beharko du, ez dago besterik. Ez dugu beste Estatu euskaldunik asmatu beharrik, gurea berraktibatu baizik, hau da, jadanik gure arbasoek herentzian utzi ziguten Nabar Estatua berriz duintasunez martxan jartzea baizik.

Guk ez baitugu sekula uko egin gure Estatu zaharrari.

Nabarrak okupatua, hori bai, baina bizirik dirau. Ez dute gure desagertzea lortu, baina konzentzia zorroztu behar dugu eta gure askatasunerako norabidean lan egin, denbora gure aurka baitoa.

“Pro Libertate Patria Gens Libera State”, “Jende askea zutitu amerriaren alde”, Nabar infantzoien leloa Obanosen biltzean esaten zuten bezala.

Deja un comentario