Nabar Estatua berraktibatzeko, hau da, euskaldunon independentzia berreskuratzeko ezinbestean irakurri beharreko liburua da «independentziaren paperak».
Herri honek duen politikarako kultura eza eta estrategia politiko falta asetzen joateko tresna baliotsuak bezain ezinbestekoak aurkituko dituzu bertan.
Burujabetasuna lortzeko behar-beharrezkoa den ideologia lantzen da liburu honetan eta gure Nabar amerriak hain beharrezkoa eta urgentea duen pedagogia politikoa, historikoa eta soziala lantzen ditu obra honek. Pentsamendu estatalista propiorik gabe, jai dugu…
Pako Aristik garbi du herri honen ongi-izaterako, mundu-mailako politikaren eszenatokian jokatzen dela Nabar Estatuaren, euskaldunon independentzia, burujabetasuna.
Hona hemen beraz, herri/Estatu honen erronka nagusirako liburu guziz gomendagarria.
INDEPENDENTZIAREN PAPERAK.
Egilea: Pako Aristi.
Argitaletexea: erein.